XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dantzan egiteko musika ere behar da!

Aurreko ariketan proposatutako gaiarekin aurrera jarraituz, hona galdera gehiago.

- Zer tresna jotzen dira euskal musikan?

- Zer da txalaparta?

Nolako soinua du?

Nola jotzen da?

Jatorriz zertarako erabiltzen zen?

- Zer dira toberak?

- Zer dira txistulariak?

Eta trikitilariak?

Zer tresna jotzen dituzte?

- Zer jantzi eramaten dituzte?

Noiz azaltzen dira herrian?

Ezagutzen al duzue musikari edo dantzariren bat?

Oraintxe duzue aukera egokia musikari edo dantzariren bat gonbidatu eta mahaingurua antolatzeko.

Gelara euskal musikari edo dantzari bat gonbidatzea interesgarria izan daiteke.

Galderak eginez, euskal musika eta dantzari buruz ahalik eta gehien ikasten saia zaitezte.